XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Humboldt-engandik hasita, ordea, Korzybski-ganaino badago hats bakar baten ekarri etengabea, argi egile:
Joera honetan ausartena beharbada Benjamin Lee Whorf dugu (1897-1941).
Judua, bizipidez urte askotan ijeneru batetik, eta horren gazterik hil zelako bestetik, ez du Whorf-ek ahal zukeen guztia eman.
Ondikotz! Sapir famatuaren ikasle, baita Unibertsitadean ordezko ere 1937 eta 1938-an, Whorf Arizona-ko azteka-mintzairen espezialista izan zen.
Hopi-hizkeraz, batez ere, lan bikainak utzi zituen, Hopi-tarren gramatika eta hiztegia bereziki.
Whorf nor zen somatzeko aski izango da haren bi ezagutarazleen izenak ematea.
Aipatua dut lehenengoa dagoeneko: Edward Sapir, Amerikak gaur arte eman dituen hizkuntzalarien artean, handienetakoa.
Hots, Sapir-ek berak joera berriei bide irekiz, hau idatzi zuen orain dela mende erdi bat:
Bigarrena USA-ko aleman bat: (...).